Antikapitalisten jardunaldiak, Ziordian

Guaixe 2024ko mai. 14a, 10:32

Maiatzaren 17tik 19ra, ostiraletik igandera, Kontrapotere antikapitalista eraikitzen Antikapitalistak taldearen Udaberriko eskola izanen da, Amaraunan.

Antikapitalistak taldeak Kontrapotere antikapitalista eraikitzen Udaberriko eskola Ziordiko Amarauna gunean eginen du, maiatzaren 17tik 19ra, ostiraletik igandera. Feminismoak, Palestina, antirrepresioa eta ekosozialismoa gaiak landuko dituzte, besteak beste. Jardunaldiak gaztelaniaz izanen dira.

Antikapitalistak Udaberriko eskola

Amarauna gune autogestionatuan

Maiatzak 17 ostirala

18:00 Harrera eta asanblada txikia.

Maiatzak 18 larunbata

09:15 - 11:15 Ekosozialismo tailerra: IVtik Hego Euskal Herrira, Martin Lallana Antikapitalistak taldeko kidearekin.

11:30 - 13:30 Formazioa: Perpektiba internazionalista feminismoetatik, Clara Sanchez eta Marinane Sauget Antikapiltalistak taldeko kideekin.

17:00 - 19:00 Formazioa: Palestina, Hector Grad, anticapitalista, BDSko aktibista eta militante judutar antisionista.

Maiatzak 19 igandea

11:00 - 13:00 Antierrepresio tailerra: Pepe Uruñuela, jubilatutako abokatua, 18/98 auzian auziperatuta; Rosalia Bona, LABeko sindikalista eta Peraltako Baratzeko grebalaria; June Eguino, Ikasle Abertzaleak; Francho, Los 6 de Zaragoza.

13:00 #AltsasukoakAske bermuteoa, zigorren amaiera ospatzeko, Altsasun.