Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Gutunak birramamari liburua argitaratu du; bertan, Asaren istorioa kontatzen da. Zortzi urte dauzka eta lau neba-arreba txiki. Bi edo hiru lekutan bizi izan da oraingo herrira etorri aurretik. Zortzi urte egin zituenean, birramama hil zitzaion, eta esa beste modu bat aurkitu du harekin hitz egiteko: gutunak. Ekainaren 7an, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, Asaren istorioa bitarteko delarik, bizitzaren oinarrizko gaiez mintzatzeko eta idazteko, besteak beste, jaiotzaz, bizitzaz eta heriotzaz, tailerra antolatu dute Ziordiko liburutegiak, Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Udalak.
Gutunak birramamari familiendako lantegia izanen da, eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik gorako ume eta gurasoendako bideratuta dago. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute euskara1@sakana-mank.eus edo ziordialib@gmail.com helbideetara mezua bidaliz. Tokiak mugatuak izanen dira, eta familia bakoitzetik hiru lagun gehienez onartuko dira. Guraso belarriprestak ongi etorria izanen dira. Bertaratuek liburua jasoko dute opari.