Iparraldeko Autobia (A-1) egiterakoan haren azpitik herrira sartzeko sarrerarik ez zuten egin. Horregatik, ziordiarrek makina bat protesta egin zuten. Agorrilaren akaberan hasi ziren trenbide eta autobia azpitik ibilgailuendako pasa egiteko lanak. Obrak herritarren jakin-mina piztu zuten eta asko ziren haiek ikustera gerturatu zirenak. Lanak Nafarroako Gobernuak ordaindu beharko lituzkeela uste zuten ziordiarrek, ez udalak.