Saskibaloi txapelketa solidarioa, Ziordian

Guaixe 2024ko uzt. 15a, 14:17

Ziordiko 3X3 Saskibaloi Txapelketa. ARTXIBOA

Uztailaren 20an, larunbata, Markelekin elkartasunean 3x3 txapelketa eta jaurtiketa lehiaketa izanen da, Ziordiko Udalak eta Ziordiko Running Taldeak, hainbat laguntzailerekin batera, antolatuta.

Ziordiko 3x3 txapelketa eta jarutiketa lehiaketa izanen da uztailaren 20an, larunbata, 10:00etatik aurrera, Ziordiko parkean. Markelen aldeko txapelketa solidarioa izanen da, eta parte hartzeko ziordia3x3@gmail.com edo 620 064 534 telefonora deitu behar dute. Txapelketa jokatzen den bitartean gaixotasun arraroa duen Markeli laguntzeko txartelak salduko dituzte, eta hainbat sari irabazteko aukera izanen da. Zirodiko Saskibaloi Txapelketa Ziordiko Udalak eta Ziordiko Running taldeak antolatu dute, hainbat laguntzailerekin batera.