Saskibaloia

Saskibaloi goiza Ziordian, Markelen alde

Guaixe 2024ko uzt. 25a, 10:30

Ziordiko Running Taldeak antolatutako Markelekin Elkartasunean Saskibaloi Txapelketa Solidarioan gustura aritu ziren gaztetxoak

3X3 Saskibaloi Txapelketa jokatzeaz gain, jaurtiketa, saskiratze eta trebetasun saioak izan ziren, eta gurasoen eta seme-alaben arteko partida. Bukaeran, guztiendako auzate ederra izan zen Ziordiko parkean.