Jai Batzorde batek antolatzen ditu Ziordiko festak, eta urtero zenbait herritarrei dagokie, beraz, bost eguneko ospakizunak antolatzea. Aurten irailaren 4tik 8ra, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte Ziordiko festak.
Ondo pasatzeko asmoarekin adin guztietan eta herritar guztietan pentsatutako egitaraua prestatu dutela azaldu du batzordeak egitarauaren hitzauarrean. Festetan antolatutako ekimenetan eta ekintzetan parte hartzeko gonbitea luzatu dute antolatzaileek, baita eskerrak eman nahi diete programa osatzen lagundu dutenei ere. Amaitzeko, festetan "giro ona eta errespetua bermatzea" guztien ardura dela eta erasorik gabeko festen aldeko mezua zabaldu ditu Ziordiko Jai Batzordeak ere. Egitaraua osatzeko 39361,5 euroko aurrekontua izan du. Bestetik, Ziordiko Gazte Asanbladak ere egitaraua antolatu du.
Irailaren 5ean, ostegunean, paella lehiaketa antolatu dute. Batzordeak tipula, piper berdea eta gorria, baratxuria, olioa, gatza, tometa, arroza, oilaskoa, salda eta piperrautsa jarriko ditu eta parte hartzaile taldeek sukaldeko tresnak eraman beharko ditu. Parte hartzaile bakoitzak bere platerra epaimahaiari aurkeztuko dio eta sariak gazta bat eta ardo botila bat izanen dira, lehenengo eta bigarren saria, hurrenez hurren.
2024ko Ziordiko festak
Iraiak 4 asteazkena
15:00 Herri bazkaria, ZIGAk antolatuta, gaztetxean.
17:00 Bingoa, ZIGAk antolatuta, gaztetxean.
19:00 Txupinazoa eta kanpaiak jotzea, udaletxean.
19:10 2023an jaiotako haurrei zapia jartzea eta herriko helduei omenaldia, udaletxean.
19:15 Ziordiko zortzikoa eta Playback herriko gaztetxoek prestatutako koreografien dantzaldia, udaletxean.
19:30 La Cigarrilla txaranga.
21:30 Herri afaria, txoperan.
00:00 - 03:00 DJ Txumari, plazan.
03:00 Entzierrikoaren VIII. urteurrena, ZIGAk antolatuta.
Irailak 5 osteguna
Haurren eguna
12:00 - 14:00 Haurrendako jolasak, plazan.
14:30 Haurrendako bazkaria, elkartean.
16:00 - 18:00 Haurrendako jolas parkea, plazan.
19:00 Sakanako trikitilarien kalejira.
20:00 Auzatea, plazan.
20:00 - 22:00 DJ Boletus Rumberusekin dantzaldia, plazan.
20:30 Paella lehiaketa, plazan.
22:00 Zezensuzkoa, herritik zehar.
00:00 - 03:30 DJ Boletus Rumberusekin dantzaldia, plazan.
Irailak 6 ostirala
ZIGAren Flamenkito eguna
13:00 A toda madre mariatxien emanaldia, plazan.
17:00 Eleder magoaren emanaldia, plazan.
18:00 Gizonezkoen esku pilota partiduak eta emakumezkoen pala partiduak, frontoian.
19:00 Karropoteoa eta rebujitoa, ZIGAk antolatuta.
20:00 Auzatea eta Skapaie elektrotxaraga, plazan.
Flamenko txapelketa, ZIGAk antolatuta.
22:00 Zezensuzkoa, herritik zehar.
23:00 Tekno gaua, ZIGAk antolatuta, gaztetxean.
00:00 Raimundo El Canastero taldearen kontzertua, plazan.
01:30 - 04:30 DJ Berixekin dantzaldia, plazan.
Irailak 7 larunbata
12:00 Lopenea ganadutegia haurrendako, Txoperan.
13:00 Trasteando taldearen kontzertua, plazan.
16:00 Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatutako Txirrindularitza proba, herritik zehar.
18:45 Etorkizuna dantza taldearen euskal dantzen ikuskizuna, plazan.
20:00 Auzatea eta Elektrotxufla elektrotxaragan, plazan.
22:00 Zezensuzkoa, herritik zehar.
00:00 - 04:00 Muxutruk erromeriarekin dantzaldia, plazan.
03:00 – 04:00 Happy hour, ZIGAk antolatuta, gaztetxean.
Irailak 8 igandea
Adinduen eguna
09:00 Aurora, herritik zehar.
11:00 Meza, elizan.
12:00 Adinduendako luntxa, plazan, eta Irurtzungo Iskidi pertsonaia mitologikoen kalejira, frontoitik.
13:00 Kantuz taldearekin erromeria, herritik zehar.
18:00 Xaibor disko festa, plazan.
20:00 Auzatea eta Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, plazan.
21:00 Zezensuzkoa, herritik zehar.
21:30 Herri afaria, plazan.
23:00 - 01:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, plazan.
00:00 Festetan eroritakoei omenaldia, ZIGAk antolatuta.
01:00 Gaixoa ni!, plazan.
Azken entzierrikoa, ZIGAk antolatuta.