Ziordiak areto futboleko elkartasun torneoa hartuko du eguberrietan. Egun horretan zozketa bat eginen da diru gehiago lortzeko. Zozketa egin ahal izateko antolakuntzak opariak dohaintzan ematea eskatu du. Jasotako diru guztia Duchenne Familias en Movimiento elkartearendako izanen da.
Gaitzak, Duchenne-ren muskulu-distrofia, muskuluen ahultasun progresiboa eragiten duen gaixotasun hereditarioa da, X kromosomari lotutakoa. Bederatzi motatako distrofia muskular daude eta hori ohikoena da. Batez ere gizonezkoetan ematen da eta 3.500 gazteetatik batek pairatzen du. Urtero 20.000 kasu berri agertzen dira.