Irristaketa

Iratxe Lapuente emakumezkoen lehen juniorra Iruñea-Gares irristaketa maratoian

Guaixe 2024ko ira. 16a, 11:42

Iratxe eta Ane Lapuente, Ziordiko txupinazoan.

Irristalari ziordiarrak lasterketa bikaina egin zuen

Irailaren 15ean jokatu zen P2P izenarekin ezagutzen den 42 km-ko 15. Iruñea-Gares irristaketa maratoia. Nafarroako taldeez gain, nazioarteko taldeetako irristalariak lehiatu ziren Iruñea eta Gares lotu zituen proba ikusgarrian Irabazleak senior mailako Nolan Beddiaf (1:03:11) frantziarra  eta Maite Ancin (1:10:07) izan ziren, eta biek aurreko errekorrak gainditu zituzten. 

Aipatzekoa da Iratxe Lapuente Perez ziordiarra (Lagunak) emakumezkoen sailkapen orokorrean hamahirugarren sailkatu zela (1:23:18), baina bere mailan junior mailan, txapelduna izan zen.