Txirrindularitza

Gorka Izagirrek txirrindularitza utziko du

Guaixe 2024ko urr. 7a, 10:17

Gorka Izagirre, Paris-Tourseko helmugan. MATHILDE L`AZOU / COFIDIS

Paris-Toursen konfirmatu zuen erabakia, “berezia eta hunkigarria izan da” hitzekin

Gorka Izagirrek 37 urte bete ditu gaur. Urriaren 6an Paris-Tour lasterketan parte hartu baino lehen, Cofidiseko txirrindulariak oroigarria jaso zuen, eta “berezia eta hunkigarria izan da” hitzekin, txirrindularitza utziko duela konfirmatu zuen. Litekeena da urriaren 15etik 20ra jokatuko den Txinako Guangxiko Tourra bere ibilbideko azkena izatea. 

Paris-Tours proba gogorrari dagokionez (213,8 km), Christophe Laportek irabazi zuen (5:00:27), eta Gorka Izagirre 124. sailkatu zen, 10:49ra. 

Aurten Cofidis taldean aritu da Ziordian bizi den Ormaiztegiko txirrindularia, baina ezin izan du bere benetako maila eta potentziala eman. Aurretik sei urtetan ibili zen Movistarren, bi garai ezberdinetan, hiru denboraldi Astanan, denboraldi bat Bahrainen eta lau Euskaltel Euskadin. Gorka Izagirrek erretiroa hartuko du, baina bere anaia Ionek Cofidis taldean jarraituko du beste urte batez. 

Palmares ederra du Ormaiztegik. Italiako Giroan garaipen bat, Ordiziko Klasikoan hiru garaipen, La Provenzeko Tourra, Trittico Lombardoa, Amorebietako Klasikoa, Luxemburgeko Tourreko etapa bat, eta Espainiako Errepideko Txapelketa bat. Giroan hirutan aritu da, Tourrean hamar aldiz (hiru aldiz ezin izan zuen bukatu) eta Vueltan bost aldiz.