Frontoiko teilatua energia iturri

Alfredo Alvaro Igoa 2024ko abe. 9a, 09:00

Ziordiko Toki Alai frontoiaren teiladura eguzki plakez beteta.

Udalak hegoaldeko zatia eguzki plakaz bete du.

Ziordiko Udalak autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa jarri du frontoian, guztira ehun plaka. Han sortzen den argindarra udal eraikinak hornitzeko erabiliko dute: frontoia, udaletxea, gimnasioa, igerilekua eta biltegia. Argiteria publikoaren zati bat ere plakek sortzen duten elektrizitatearekin piztuko da, baina zein zati izanen den definitzen ari da orain udala. Lanek 47.052,10 euroko aurrekontua izan dute, eta udalak gobernuaren 28.521,73 euroko dirulaguntza jaso du. Esekik egin du instalazioa eta 56,5 kWp potentzia izanen du.