Santa Luzia eta gaztetxearen urteurrena ospatu dituzte abenduaren 13an eta 14an Ziordian. Ostiralean, Urbasa eta Anixeta tabernen eta gaztetxearen artean ibili ziren ziordiarrak poteoan. Hiruetan jatekoa dohainik eskaini zen. Odolkia, gazta eta txorizoa dastatzeko aukera izan zuten guztiek. Gainera, gaztetxe parean talo dastaketa izan zen. Elektrotxarangak jarri zion doinua ospakizunari. Festa ordu txikiak arte luzatu zen gaztetxean. Bestalde, gazte egoitzak 30 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko baliatu zuen Ziordiko Gazte Asanbladak. Larunbatean, herri bazkariarekin hasi eta gaueko kontzertuak arte, majo ospatzeko aukera izan zuten.