Ziordiko Gabonetako Elkartasun Torneoak Duchenne erakundea lagunduko du

Guaixe 2024ko abe. 19a, 13:02

2023an Ziordia Running talfdeak RETT sindromearen alde antolatutako areto futbol torneo solidarioa. ARTXIBOA

Abenduaren 28an, larunbata, izanen da elkartasun kirol ekimena, Ziordian.

Aurten Duchenne gaixotasuna duten Fmaili Mugimendua erakundea lagunduko du Ziordia Gabonetako Areto Futboleko Elkartasun Txapelketak. Aurreko urtean Paris 365 jantoki sozialerako 700 elikagai kilo jaso ziren, eta aurten euro bateko sarietarako txartelak salgai jarriko dituzte. Guztira, 40 saski zozketatuko dituzte. Txapelketa abenduaren 28an, larunbata, izanen da, 09:00etatik 20:30eara, eta hamahiru talde lahiatuko dira. Sutegi, Arbizu, Lagun Artea, Haserri, Sallurti, Arbizu T, Ziordia, Laugun Artea, Agurain 2016 A, Sutegi, Agurain 2016 B, Ademar Maristas eta Arbizu Kimuak. 16:45etik 17:30era txokolatejana izanen da, Ziordiko frontoian.