Txirrindularitza

Txirrindulari profesional berria dugu: Ailetz Lasa

Guaixe 2025ko urt. 21a, 10:00

Ailetz Lasa. ARTXIBOA

Ziordiarrak Tavira talde portugaldarrarekin debutatuko du maila gorenean

Ailetz Lasa Lizarraga ziordiarrak lan izugarria egin du bere zaletasunarekin aurrera egin ahal izateko, eta azkenean merezitako saria jasoko du: profesional izatea. Igor Arrieta Lizarraga (UAE Emirates) eta Iker Mintegiren (Euskaltel Euskadi) bidea segituz, 2025ean UCI maila kontinentaleko Portugalgo Tavira taldearekin salto egingo du profesional mailara, 24 urte dituela. 

Ailetz Lasak Laboral Kutxarekin debutatu zuen afizionatuen mailan, 2019an, baina joan zen urtean Telco-ON Clima Oses taldean aritu zen. Afizionatuetan sei urte eginda, aurten profesionaletara saltoa ematea lortu du. Jakina, horrek ziordiarrak egindako lan handia berretsi du. Joan zen urtean, esaterako, Segurako San Juan Sarian garaipena lortu zuen; 2023an Urdulizko Andra Mari Sari Nagusia irabazi zuen eta 2021ean Leintz Gatzagako Dorletako Ama Saria.