Mahaiaren bueltan elkartuta

Guaixe 2025eko martxoaren 17a

Emakumezko ziordiarrek afaria egin zuten Errekakartea elkartean. UTZITAKOA

Ziordiko 40 bat emakumezko elkartean bildu ziren martxoaren 7an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, aspaldiko ohitura dute emakumezko ziordiarrek bazkaltzera edo afaltzera elkartzea. Ziordian hiri ihoteak larunbatean ospatu behar zirenez, bezperan afaltzera elkartu ziren Errekakartea elkartean. Giro ederrean ospatu zuten eguna.