Duela 25 urte...

Ziordian maiatza jaso zuten

Guaixe 2025ko mai. 6a, 10:00

Urteen ondoren, ohitura berreskuratu zuten  

Maiatza festa ospatzen ari zirela 1565ean neskame bat bortxatu zuten Ziordian. Agiri horren bidez jakin zuten ziordiarrek herrian maiatza zutitzen zela garai batean. Eta ospakizuna berritzea erabaki zuten. Sustoren bat edo beste tarteko, herriaren erdian jarri zuten maiatza, 22 metroko luzera zuen pagoa. Hura zutitu ondoren inguruan merienda ederra egin zuten ziordiarrek. Ordutik ohiturarekin segitu dute herrian.