Udalak igerilekurako sorosle premia du

Guaixe

Ziordiko igerilekuak itxita.

Udan lan egiteko langileak behar ditu. 

Igerilekuak zabaltzeko ezinbestekoak ditu sorosleak Ziordiko Udalak, eta haiek kontratatzeko deialdia egin du. Ziordiko igerilekuko sorosle gisa udan lan egin nahi dutenek Altsasuko enplegu zerbitzuan eman beharko dute izena.