Haurrendako udako aisialdia eskaintzan izena emateko epea zabalik dago

Guaixe 2025eko ekainaren 3a

Ziordiko haurrak jolas parkerantz joaten. ARTXIBOA

Garagarrilaren 6ra, ostiralera arte, dago izena emateko epea zabalik.

Ziordiko Udalak jakinarazi du haurrei zuzendutako Udan Euskaraz aisialdia eskaintza eginen duela aurten. 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako eskaintza da. Haurrak udal aisialdia eskaintzan izena ematen interesa dutenek hilaren 6ra arteko epea dute. Horretarako ziordiaudala@telefonica.net posta elektronikoko helbidera mezua bidali beharko dute.