Igerilekuen kudeaketa emateko deialdia Ziordian

Guaixe 2025ko eka. 4a, 11:39

Ziordiko igerilekuak itxita.

Errentan hartu nahi dutenek eskaintza egin beharko dute.

Ziordiko Udalak udal igerilekuen kudeaketa errentan emateko deialdia egin du. Auzokideek hilaren 10eko 14:00ak arte dute eskaintzak aurkezteko epea. Deialdiaren plegua eta eskabide orriaren eredua udaletxean daude. Kudeaketa emateko udalak zehaztutako baldintzen artean daude igerilekuak garagarrilaren 22tik agorrilaren 31ra irekita egon beharko dutela, 11:00etatik 21:00etara. Bestalde, igerilekuen kudeaketa hartzen duenak Ekintza Ekonomikoen Zergan alta emanda egon beharko du, eta Gizarte Segurantzan autonomo gisa izena emanda izan beharko du. Gainera, elikagai erabiltzaile karneta izan beharko du. Igerilekuen kudeaketa hartzeko euskara jakin beharko da. Eta egiten den eskaintza ezin izanen da 1.500 euro (BEZik gabe) baino txikiagoa izan. 

Txartelen prezioak

Bonuak ziordiarrendako
4 urtera arte, doan. 
5 eta 13 urte arte, 20 euro. 
Helduak, 30 euro.

Ziordiarrak ez direnendako bonuak 
4 urtera arte, doan. 
5 eta 13 urte arte, 40 euro. 
Helduak, 50 euro.

Eguneko sarrerak 
4 urtera arte, dohainik. 
5 eta 13 urte arte, 3 euro.
Helduak, 5 euro.