Ziordia Running taldeak elkartasun lasterketa antolatu du. Hamabigarren aldia da antolatzen duena. Lasterketa behar bezala antolatzeko boluntarioak behar ditu Ziordia Running taldeak. Lagundu nahi duenak X sare sozialeko x.com/fimofito profilaren bidez eman dezake izena.
Lau elkartasun ekimen batuko ditu lasterketa. Alde batetik, Markel Carmonaren aldeko elkartasun zozketa eginen da. Dagoeneko txartelak salgai daude. Bestetik, Paris 365 jangelaren aldeko jaki bilketa eginen da. Lasterketan parte hartuz KM/ELA ekimenaren aldeko kilometroak emateko aukera izanen da eta, azkenik, AGO sindromeen elkartearekin ere elkarlana eginen dute antolatzaileek.
Bestalde, lasterketan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute ziordirunningtaldea.com webgunearen bidez. Egunean bertan bazkaltzeko aukera ere badago. Aurretik aipatutako sare sozialaren bidez eman daiteke izena.