Zirkulazio zerga ordaintzeko garaia Ziordian

Guaixe 2025ko uzt. 4a, 11:25

Ziordiarrak Dona Maria kalean. ARTXIBOA

Garilaren 26ra arte dago zabalik ordainketa borondatez egiteko epea.

Ziordiko Udalak jakinarazi duenez, zirkulazio zerga ordaintzeko epea zabalik du. Udalaren ordainagiriak kontu korronteetan helbideratuta dituztenei zenbateko han kargatuko die udalak. Ziurtagiriak helbideratuak ez dituztenek garilaren 26ra arteko epea dute ordainketa borondatez egiteko. Horretarako udalaren kontu korrontera transferentzia egin beharko dute. Data horretarako ordainketa egiten ez duenari udalak %5eko errekargua ordain araziko dio.