Udako unetxoak

"Aurten hipika txapelketetan parte hartu dut"

Erkuden Ruiz Barroso 2025eko abuztuaren 1a

Oneka Gastaminza Perez gaztea Ziordiko parkean.

Ziordian udan "denetarik" pasatzen dela esan du Oneka Gastaminza Perez gazteak.

"Agian lagunekin egotea da nire momenturik gogokoena". Udan ikastolara ez denez joan behar, herriko lagunekin gehiago egoten da, eta hipikara gehiago egoteko aukera ere dauka Oneka Gastaminza Perez ziordiarrak. Unetxo horiek "alaitasuna" sentairazten diote, nahiz eta batzuketan "pena" ere sentitzen duen lagunen artean haserraldiren bat badago, "baina normalean pozik egoten naiz". Izan ere, udan zehar herrian "denetarik" gertatzen dela esan du gazteak, eta haserretzen badira ere, "azkenean dena konponatzen da eta oso ongi pasatzen ditut hemen udak". 

Egunero ez bada, ia egunero errepikatzen da Onekaren udako unetxo horiek: "udan zehar askotan errepikatzen da. Goizetan zenbait lagun ludotekara doaz eta ez gara hainbeste ikusten, baina arratsaldetan eta gauetan ateratzen gara". Normalean lagun kuadrillan bost lagun biltzen dira, eta batzuetan txikiekin elkartzen dira eta talde handiagoa osatzen dute. 

Herria haiena da; "Ziorditik ibiltzen gara". Arratsaldetan, eguraldi onarekin, igerilekuetara joaten dira, eta gauetan "polis eta kakosera" (harrapatzeko jokoa) jolasten dute. Inprobistatutako planak izaten diren arren, badago gauza bat aurretik prestatzen dutena: festetako play backa. "Hori bai pentsatzen dugula". Festak irailaren hasieran dira, eta udan zehar koreografien entseguak egiten dituzte. 

Oroitzapenak

"Iristeko denbora gutxi falta denean udako gauetan zer egingo dugun pentsatzen dugu"

"Uda iristeko denbora gutxi falta denean pentsatzen dugu gauetan egin dezakegun gauzataz, baina urtean zehar ez naiz udaz asko gogoratzen". Udako gau horiek dira urtean zehar faltan botatzen dituenak: "Urtean zehar ikasten gaudenez, astean zehar goiz joan behar gara etxera". 

"Uda zuzenean igerilekua da, eta igerilekuaren usaina du; eta urdina da, ura"

Onekarendako udak "igerilekuaren" usaian du, "uda zuzenean igerilekua da". Horregatik ere, uda urdin kolorekoa dela esan du: "Urdina, ura". 

Aurten, Ziordian lagunekin bizitutako momentutxo horiek ez ezik, bereziki gogoratuko ditu hipikako txapelketak eta hipikan pasatako denbora. "Espainiako txapelketara joan naiz, eta hipikan bertan beste bat egin genuen eta ilusio handia neukan". Bestetik, orietazio probak eta hipika uztartzen dituen dizplina bat ere egin du uda honetan.