3x3 Ziordian, Markelen alde

Maider Betelu Ganboa 2025eko irailaren 15a

Ekimenean parte hartu zuten saskibaloi zaleak. UTZITAKOA

Ziordiko Running taldeak, udalaren laguntzarekin, saskibaloi txapelketa solidarioa antolatu zuen

Irailaren 6an, Ziordiko festetan, 3x3 Ziordia Saskibaloi Txapelketa eta Jaurtiketa Lehiaketa jokatu zen, gaixotasun ultra arraroa duen Markel Carmona haurraren alde. 400 euro inguru lortu ziren.