Ziordiko 67 urteko gizonezko bat larri zauritu zen 13:50 aldera. Etxean zerra zirkular bat erabiltzen ari zela izan zuen istripua. Erabiltzen ari zen erremintak lesio larriak eragin zizkion ezkerreko besoan eta aurpegiaren inguruan. Larrialdietako zerbitzu medikoak ezbeharraren tokira eta gizona egonkortu ondoren anbulantziak gasolindegiraino eraman zuten eta handik helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Guardia Civilak bere gain hartu zuen istripuaren nondik norakoak argitzeko eginbidea.