Ekonomia solidarioari buruz hizketan

Guaixe

Urriaren 24ra arte izanen da erakusketa, Ziordiko liburutegian. ZIORDIKO LIBURUTEGIA

Urriaren 24ra arte Ekonomia Solidarioari buruzko erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian, eta, harekin batera, urriaren 10ean, ostirala, 'Kontsumo kritikoari buruzko tailerra izanen da. 

Nafarroan dagoen Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko baliabidea, printzipioak, tresnak eta erakundeak biltzen dituen Ekonomia Solidarioari buruzko erakusketa izanen da urriaren 24ra arte, Ziordiko liburutegian. Zikloaren barruan eta gaian sakontzeko, urriaren 10ean, ostirala, 18:00etan, Kontsumo kritikoari buruzko tailerra izanen da ere.