Energia berriztagarriei buruzko ordenantza onartuta

Guaixe 2025eko azaroaren 12a

Ziordiko udaletxea. ARTXIBOA

Lurzoru urbanizaezinean eguzki-energia berriztagarria nola ezarri arautzen du.

Ziordiko Udalak hasiera batez onartu zuen ordenantza bat, arautzen duena nola ezarri eguzki-energia berriztagarria lurzoru urbanizaezinean. Aldi berean, Ziordiko Udalak herriko Plan Orokorrean aldaketa bat egin zuen, bertan sar dadin azpi-azpikategoria bat, "balioa: berriztagarriekin ustiatzeko, lurzoru urbanizaezinean". Horrek ere udalaren hasierako onespena du. Udalaren bi espedientea horiek abenduaren 5ra arte jendaurrean izanen dira. 

Epe horretan bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezakete, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzakete. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, eta erregelamenduaren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.