Kontribuzioa ordaintzeko epea despeditzear da

Guaixe 2025eko abenduaren 8a

Ziordiko udaletxea. ARTXIBOA

Ordainketa garaiz egiten ez duenak errekargua ere pagatu beharko du.

Ziordiko Udalak jakinarazi duenez, lurren gaineko kontribuzioa ordaintzeko epea abenduaren 11n, ostegunean, despedituko da. Udal ordainagiriak beraien kontu korronteetan helbideratuta dituztenei zenbatekoa han kargatuko diete. Ordainketak helbideratutak ez dituztenek udalak Nafarroako Rural Kutxan duen kontu korrontera (ES8430080093611897277925) transferentzia egin beharko dute. Aipatu egunaren ondoren ordainketa egin ez dutenei dagokien errekargua gehituko diete.