egitaraua

Santa Luzia ospatuko dute

Guaixe 2025eko abenduaren 11

2024ko Santa Luzia eguneko poteoa. ARTXIBOA

Abenduaren 11tik 14ra Santa Luziaren omenezko festa "txikiak" ospatuko dituzte Ziordian. 

Ikusmenaren eta jostunen zaindaria da Santa Luzia. Haren eguna abenduaren 13an da, eta Ziordian egun handia da. Garai batean ermitaren inguruan biltzen ziren eguna ospatzeko, baina errepidea egiteko bota zuten, eta sainduaren irudia elizara eraman zuten. Ordutik, han egiten dute Santa Luziaren omenezko meza. Azken urtetan gaztetxeak antolatuta festa egunak dira abenduaren 13an ingurukoak, eta aurten ere udalaren laguntzarekin abenduaren 11tik 14ra ospatuko dituzte Santa Luzia festak. 

2025eko Ziordiko Santa Luzia festak

Abenduak 11 osteguna

17:30 Ziordiko zortzikoa hitzaldia eta txokolate jana

20:00 Pintxopoteoa. 

Abenduak 12 ostirala

15:00 Gazte bazkaria.

17:30 Bingo musikatua.

19:30 Karro poteoa.

00:00 Techno gaua.

Abenduak 13 larunbata

13:00 Bermuteo Santa Lutzi.

15:00 Herri bazkaria.

19:30 Pintxo dastaketa (urterokoa).

21:00 Pilota partiduen finala.

23:00 Biziraun erromeria.

03:00 DJ Santalutzi.

05:00 Akelarrea.

Abenduak 14 igandea

18:00 Etorkizuna dantza taldearen ikuskizuna