Olazti eta Ziordia Goxua Taldeak antolatutako Doña Luzia Pilota Txapelketa azken txanpan dago. Aurreko asteburuan finalerdiak jokatu ziren. Maiza-Etxeberriak eta Otxandorena-Etxebestek partida oso estua jokatu zuten, eta 21era berdindu zuten. Azken tantoa Otxandorena-Etxebesteren aldera erori zen eta beraiek sailkatu dira finalerako. Beste finalerdian Enerizek eta Beratek 17-22 irabazi zieten Izagirre-San Vicenteri.
Biharko jaialdian, hasteko eta behin haurren partidak jokatuko dira. Oroitz-Aitorrek (Olazti) Manex-Ibai (Ziordia) izango dituzte aurkari, eta Julen M.-Julen J.-k (Olazti) Xumai-Iñigo (Ziordia). Ondoren, Doña Luzia Pilota Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dira, Maiza-Etxeberria eta Izagirre-San Vicenteren artean. Azkenik, final handiko txapelak nor jantziko dituen argituko da Otxandorena-Etxebestek eta Eneriz-Beratek jokatuko duten finalean.
Bukaeran sari ematea izango da eta antolatzaileek "sorpresaren bat" iragarri dute.