Ona ere bukatzen da

Guaixe 2025eko abenduaren 16a

Santa Luziarekin despeditu da Ziordiko festa egitaraua.

Santa Luzia eguna, argitu orduko iluna. Hala dio esaerak. Baina parrandazaleendako moldatuta litzateke: Santa Luzia jaia, hasi orduko amaia. Aurten luzeak izan dira Santa Luzia festak, ostegunetik domekara. Bitarte horretan ziordiarrak eta festaren usainera bertaratutakoek jan-edanaz, musika askoz, dantzaz, pilota partidez eta bestelakoez gozatzeko aukera izan dute.