Pilota

Doña Luzia Goxua Txapelketa, erabakita

Maider Betelu Ganboa 2025eko abenduaren 19a

Doña Luzia Goxua Txapelketako finalistak, elkarrekin. PILOTA GOXUA

Enerizek eta Beratek irabazi zuten Ziordiko Pilota Goxua Txapelketa

Ziordiko Doña Luzia Goxua Txapelketako finalak Toki Eder pilotalekua leporaino betea zela jokatu ziren. Final handian, Eneriz-Beratek irabazi zieten Otxandorena-Etxebesteri, partida oso estuan (22-19 ). 

Maiza-Etxeberria hirugarren izan ziren, kontsolazio finalean Izagirre-Agirreri 16-22 gailenduta. Haurren partidetan Manex-Ibaik 18-8 irabazi zieten Oroitz-Aitorri, eta Julen M. eta Julen J.-k 13-18 Xumai-Iñigori. 

Antolakuntzak Mikel Goia, Alberto Landa eta Miguel eskertu zituen, esku pilotari ematen dioten laguntzagatik. Ziordiko Udalari baita ere, uneoro txapelketa babestu duelako.