Ur zerbitzuagatik ordaintzeko garaia

Guaixe 2026ko urtarrilaren 26a

Ziordiko udaletxea. ARTXIBOA

Joan zen urteko azken erreziboari dagokiona pagatu beharko da. 

Ziordiko Udalak jakinarazi duenez, 2025eko hirugarren lauhileko ur zerbitzuagatik ordaintzeko garaia heldu da. Udal zergen ordainketak helbideratuta dituztenei udalak zenbatekoa beraien kontu korrontean asteartean kargatuko die, ilbeltzaren 27an. Ordainketak helbideratu gabe dituztenek, berriz, udalak Nafarroako Rural Kutxan duen kontu korrontera transferentzia egin beharko dute (ES8430080093611897277925). Ordainketa egiteko borondatezko epearen barruan zerga pagatu ez dutenei udalak %5eko errekargua gehituko die.