Musika biziaren erritmora egiten den ariketa fisikoa da aerobika. Kirol hori emakumezkoekin lotutako zegoela, ideia zabaldua zegoen. Eta gizonezkoak aritzen baziren talde mistoetan izaten zen. Bada Ziordian hiru urte ziren gizonezko talde batek aerobika egiten zuela. Horretan aritzen zen Euskal Herriko talde bakarra omen zen. Aerobika bai, baina saio bakoitzaren akaberan abdominal eta flexio ugari egiten zituzten.

