AHT ibilbide proiektua

AHTri buruzko batzar jendetsua egin zen

Guaixe 2026ko otsailaren 17a

Ziordiko udaletxean egindako batzarra. UTZITAKOA

Ministerioak egindako azterlanak ez du Ziordia ukitzen, baina etorkizunean hala izan daiteke.

Hainbat ziordiar elkartu ziren Ziordiko Udalak eta Sakana Trenaren Alde plataformak deitutako batzarrean ostiralean, otsailaren 13an. Olatz Irizar Martinez alkatea eta plataformako kide batek jakinarazi zuten Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Iruñea-Altsasu tarteko informazio azterlana jendaurrean dagoela. Trazadurak ibarrean izan lezakeen eragina azaldu zieten. 

Gaztigatu zutenez, Ministerioaren jasotako trazadura Altsasura artekoa da. Baina etorkizunean Euskal Y eta Nafarroako AHTko korridorea nondik lotuko litzatekeen ebatzi beharko lukete. Eta dauden bi aukerek Sakanan gauzatuko lirateke. Alde batetik, bi trenbideak Ezkio-Itsason lotzeko aukera legoke, Aralar eta Aizkorri mendien artetik. Bestea Gasteizen lotzea litzateke. Azken aukera horrek Ziordiari zuzenean eraginen lioke. Gobernuaren aurre azterlanen arabera, Urbasa magaletik pasako litzateke AHT. 

Deitzaileek batzarra baliatu zuten jakinarazteko egitasmoa bertan behera uzteko alegazioak aurkez daitezkeela. Horretarako aukera dute bai pertsonek, bai erakundeek baita elkarteek. Epea martxoaren 6ra arte dago zabalik.