Otsailaren 18an hasi zen Volta ao Algarve, Portugaleko itzuli ezaguna. Vila Real de Santo Antonion hasi eta Taviran despeditu zen etapa (185,6 km) hasi bezain pronto bederatzi txirrindularik ihes egin zuten, baina tropela, Soudal-Quick Step eta Alpecin-Premier Tech buru zirela, lanean hasi eta helmugarako 24 kilometroren faltan ihes egindakoak irentsi zituen. Azkenean, lehen etapa esprintean erabaki zen eta Paul Magnier (Soudal-Quick Step) gailendu zitzaien (4:21:04) Jordi Meeusi (Red Bull-Bora) eta Pavel Bittnerri (Picnic-PostNL). Ailetz Lasa altsasuarra (Tavira) 38. iritsi zen helmugara, denbora berean.
Otsailaren 19an bigarren etapa jokatuko da, Portimaon hasi eta lehen mailako Alto da Foia, Monchique gainean despedituko dena (157,10 km). Tartean hirugarren mailako Picota, Alferce eta Casais gainditu beharko dituzte. Eskalatzaileendako edo urrutiko ihesaldietarako etapa aproposa.