Txirrindularitza

Ailetz Lasa gustura Volta ao Algarven

Guaixe 2026ko otsailaren 23a

Ailetz Lasa, helmugan hidratatzen. TAVIRA

Ziordiarrak maila ona eman du Pro Tour mailako lasterketan

Bost etapa jokatu eta gero, otsailaren 22an despeditu zen Volta ao Algarve. Joan zen urtean UAE Emirates taldea utzi eta aurten Lidl Trek taldean dabilen Juan Ayuso izan da garailea, Malhao gainean despeditzen zen azken etapan Oscar Onley (INEOS Grenadiers) txirrindulariarekin izandako esprint estuan gailenduta.   

Sailkapen orokorrean Ayuso txapeldunak (15:51:12) 14 segundo atera dizkio Paul Seixasi (Decathlon) eta 59 segundo bere taldekide ohi Joao Almeidari (UAE Emirates). Tavira talde portugaldarrean dabilen Ailetz Lasa ziordiarra 112. sailkatu da sailkapen orokoarrean, 35:18ra.