Egur loteak eskatzeko azken egunak

Guaixe

Ziordiko ikuspegia Urbasako portutik. ARTXIBOA

Udalak bederatzi lote zozketatuko ditu. 

Ziordiko Udalak jakinarazi duenez, etxeko surako egur loteak eskatzeko epea zabalik dago. Halako lote bat eskuratzea nahi duenak udaletxean eskaera aurkeztu beharko du martxoaren 10erako, astearterako. Udalak zehaztu duenez, bederatzi egur lote zozketatuko dituela. Zozketa hori udaletxeko bulegoan eginen da martxoaren 13an, ostirala, 19:00etan.