Eskarmentu handiko zenbait bertsolarik bertso eskolako bertsolari hasieberriekin bat egin zuten martxoaren 6a, Ziordiko elkartearen oholtzan. Antolatzaileen eta bertaratutakoen esanetan, giro "oso polita" sortu zen, eta bertsotan "gustura" aritu ziren. Eskolatik plazara saio gehiago egitea aurreikusten dute.