Ziordiko kaleetan barna, atzera ere, Euskara gara leloa zabaldu zen larunbatean, martxoaren 28an. Oraingoan Korrika txikia izan zen euskaltzale ziordiarrak kalera aterarazi zituenak. 17:30ean abiatu zen ziordiar txikien euskararen aldeko lasterraldia. Lekukoa elkarri pasaz herrian barnako ibilbidea osatu zuten. Negu itxurako eguraldiak ez zuen asko lagundu. Barrurako zegoen larunbatean, eta Errekakartea elkartean egin zen Korrikaren aldeko afarian majo epeldu ziren ziordiarrak. Mahaien bueltan 75 herritar eseri ziren.