Maiatza parea

Guaixe

Mendian maiatza zutitu ondoren talde argazkia egin zuten ziordiarrek. UTZITAKOA

Mendian eta txipudian maiatza bana jaso zituzten. 

Urtero moduan, ziordiarrek bi maiatza zutitu zituzten hilaren aurreneko egunean. Aurrenekoa jasotzeko hitzordua Barga gainean zuten 11:30ean. Han maiatza zutitu ondoren, herrirako bidea hartu zuten ziordiarrek. Elkartean herri bazkarian 60 heldu eta 17 haur izan ziren. Mahaitik jaso ondoren, txipudian maiatza txikia jaso zuten.