Ziordiko Udalaren taberna hartzeko aukera

Guaixe 2026ko maiatzaren 13a

Udaletxearen hegoaldeko fatxadan dago taberna. ARTXIBOA

Urte baterako da, baina beste hirura arte luzatu daiteke alokairua. 

Ziordiko udaletxearen beheko solairuan dago Etxaleku taberna dago. Udalak taberna horren kudeaketa emateko enkante deialdia egin du. Urte baterako eman nahi du tabernaren alokairua. Baina kontratua urtero luzatu daiteke, eta gehienez hiru luzapen izan daitezke. Taberna errentan hartu nahi dutenek beraien eskaintza maiatzaren 27ra arte aurkez dezakete udaletxean. Enkantearen gutxieneko kopurua 1.587 euro (BEZik gabe) da.