Ziordiko Udalak gurasoei jakinarazi die haurrendako Udan Euskaraz programaren izen emate epea zabalik dagoela. Udan garatuko den aisialdi programa hori lau eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Matrikulak asteko hamar euroko balioa du, hamabost Ziorditik kanpo erroldatutakoendako. Anai-arreba bat baino gehiagoren matrikula egin behar duten familiek lehen umeagatik hamar euro ordaindu beharko du eta gainontzekoengatik, berriz, bost. Izen ematea udaletxean edo ziordiaudala@telefonica.net posta elektronikoaren bidez egin daiteke. Horretarako epea garagarrilaren 11n, ostegunarekin, despedituko da.