Astekaria

Ziordiko Lasterketa Solidarioak sargoriari desafio egin zion, eta aurreikuspenak bete

Maider Betelu Ganboa 2026ko ekainaren 22a

Beroa izan zen korrikalarien etsai nagusia. MIKEL MONTESINOS

Aurrera Markelekin-erako 5.840 euro eta Paris 365rako 1.350 kg jaki bildu ziren.

Beroa izan zen 13. Ziordiko Herri Lasterketa Solidarioan parte hartu zutenen etsai eta bidaide nagusiena, baina gehiago hidratatuta gustura aritu ziren Ziordian bildu zirenak. Txikienen lasterketei oinezkoen martxak eman zion segida, eta, azkenik, 6,8 km-ko helduen lasterketa abiatu zen. 

Asier Gutierrez iruindarra erosotasunez gailendu zen (24:04), Yelko Pardiñasen (25:05) eta Adur Senar lakuntzarraren (26:51) aurretik. Emakumezkoetan Diana Vecillas izan zen azkarrena (28:11), Chechu Sanchezen (29:31) eta Lucia Garateren (29:35) aurretik. Lehen sakandarra Maalen Beraza irintarra izan zen (32:08). Guztira 20 sakandarrek osatu zuten proba.

Zenbaki potoloak
Egunaren balorazio ona egin du Ziordiko Running Taldeko Jose Ramon Ramirezek. "Helduen lasterketaren eta oinezko martxaren artean 195 pertsonek hartu zuten parte, eta txikienetan 60 haurrek. Zegoen berotzarra kontuan hartuta, parte hartze oso ona da". Ramirez lorpen solidarioengatik zegoen kontentuago atletismo kontuengatik baino. "GNA01 gaixotasun ultra arraroa duen Markelen alde 5.840 txartel saldu genituen, inoiz baino gehiago, eta Paris 365 jantoki sozialerako 1.350 kg elikagai jaso genituen, furgoneta bete bat. Oso pozik gaude". Pozik eta "oso eskertuta" Markel Carmonaren familia eta Paris 365. "Ez dugu hitzik Jose Ramonek egiten duena eskertzeko". Sari banaketarekin, zozketa solidarioarekin eta primerako merenduarekin borobildu zen jaia.

Sakandarrak Ziordiko Lasterketa Solidarioan

Gizonak
1. Asier Gutierrez 24:04
3. Adur Senar 26:51
9. Joxeja Maitza 29:55
11. Imanol Ramirez 22:34
17. Leonardo Garcia 32:11
18. Sergio Martins 32:43
19. Ismael Lopez de Goikoetxea 32:52
20. Manuel Cambero 33:11
22. Mikel Solas 33:47
23. Unai Otermin 33:51
25. Mikel Razkin 34:26
26. Asier Gonzalez 34:26
27. Jesus Madinabeitia 34:31
31. Alvaro Llena 36:36
38. Hodei Ubeda 37:21
41. Hegoi Olgado 37:56
59. Endika Ziordia 41:11
66. Santi Agirre 42:11
67. Aingeru Azazeta 42:11
68. Patxi Viloria 42:15
76. Ruben Nevado 44:31

Emakumeak
5. Diana Vecillas 28:21
16. Maalen Beraza 32:08
32. Amaia Aristu 34:46
36. Maite Zabaleta 37:18
78. Maddi Lizarraga 47:11