Katuak elikatzearen inguruko oharra egin du Ziordiko Udalak

Guaixe

Ziordiko ikuspegia. ARTXIBOA

Norberarenak ez direnei jatekorik ez emateko eskatu du. 

Ziordiko Udalak, bando bidez, jakinarazi du debekatuta dagoela bakoitzarenak ez diren katuei janaria ematea. Debekatu horren salbuetsita daude udalak berariaz baimendu eta egiaztatutako pertsonak. Erabaki hori Nafarroako Etxeko Animaliak Babesteari Buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legeak ezarritakoan oinarritzen da. 

Udaletik gogorarazi dutenez, "kontrolik gabeko elikadurak izurriteak ugaritzea errazten du, eta osasun publikoarendako eta herritarren bizikidetzarendako arriskua dakar". Bestetik, indarrean dagoen legean jaso denez, "katu guztiak identifikatuta egon behar dute".