Etxajuak piztu zutenekin batera zuzendaritzan daude Aritz Azpiroz Arrese, Eduardo Perez Izagirre, Maite Cristobal Gil eta Aimar Garcia Sanchez. Ohi bezala hainbat etxaju piztu zituzten. Haietako batek norabidea aldatu eta zuhaitz baten ondoan lehertu zen. Susto bat besterik ez zen izan. Etxajuen ondoren, ezkila errepika jo zuten Juanjo Calvok, Angel Herrerok, Juan Urrak eta Max Spinumek.
Aitortzak
Festen hasiera horren ondoren, udalak joan zen urtean Ziordian jaio edo herriarekin lotura duten umeei ttattar bana oparitu zien. Guztira hamalau izan ziren ttattarra jaso zutenak: Lexuri Maiza Mendinueta, Aiur Urdiain Jimenez, Suhar Mendinueta Etxarri, Ibai Lopez de Goikoetxea Alonso, Oinatz Bergera Diez de Ulzurrun, Iñigo Berasategi Ruiz, Izar Altzelai Alvarez de Eulate, Markel Aranzamendi Martin, Oier Arbizu Reparaz, Ayoub Ejemali, Lizar Berasain Mitxaus, Ibai Manuel Reparaz Jimenez, Lina Tlgahi eta Elsa Gonzalez de Vega Lopetegi.
Horretaz aparte, ziordiar adinduenek ere aitortza jaso zuten festen hasieran: Ruperta Gamiz Quintana (98 urte) eta Ramos Mujika Martinez eta Celes Goikoetxea Ballarin (91 eta 89 urte hurrenez hurren) senar-emazteak.
Ziordiko txikiek dantza erakustaldia egin zuten festen hasieran. Eta ospakizunari doinua jartzeaz Olatzagutiko Zigarra txaranga arduratu zuen.