Ziordiko gaztetxeak antolatutako II. Ziordiko Frontenis Txapelketan 32 bikote lehiatu dira. Txapelketa ekainaren 5ean hasi zen eta final handiak Ziordiko festetan erabaki ziren, beteta zegoen frontoian, giro paregabean.
Final handia Bados eta Alejo olaztiarrek eta Migel Javier eta Barban etxarriarrek jokatu zuten. Partida lehiatu eta entretenigarrian, azkenean 15-25 gailendu ziren Migel eta Barban. Hirugarrenak Iosu eta David sailkatu ziren, eta laugarrenak Alberto eta Andoni.