Pilota

II. Santa Luzia Pilota Goxua Txapelketa abian Ziordian

Maider Betelu Ganboa

Txapelketak jendetza erakartzen du frontoira. OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GOXUA TALDEA

Azaroaren 20an, ostirala, lehenengo jardunaldia erabakiko da, lau partida guztira.

Olazti eta Ziordiko Pilota Goxua Taldeak elkarlanean antolatuta, azaroaren 20an, larunbata, II. Santa Luzia Pilota Goxua txapelketa hasiko da. Txapelketa guztiz herrikoia da, ostiralero pilota sustatzea helburu duena, eta txapelketak irauten duen bitartean Ziordiko herriari bizia eman nahi diona. Bikote gehienak sakandarrak dira eta parte hartzaileen artean lehia sortzen da. Hasieran bi jardunaldi jokatuko dira, segidan finalerdiak, eta txapelketako finala Ziordiko Santa Luzia festaren inguruan erabakiko da. 

Lehen jardunaldia
II. Santa Luzia Pilota Txapelketako lehen jardunaldia azaroaren 20an, ostirala, 20:30ean, Ziordiko pilotalekuan hasiko da. Lau partida dira guztira. Bigarren mailan Izko-San Vicentek Rubio-Vicente izango dituzte aurkari (20:30), eta Zornoza-Goya Mujika-San Romanen kontra ariko dira (21:00). Lehen mailan, Otsoa-Gonzalezek Flores-Sarazibarren kontra jokatuko dute (21:30), eta Oses-Nunezek Otxandorena-Azanzaren kontra (22:00).