Etxarriko udaleko kultura sailak eta Guaixe Fundazioak elkarrekin 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu parte hartzen duten bazkideen artean. Parte hartu!
Informazioa:
Momentuan sortutako antzerkia, inoiz berdina izango ez dena!
Euskaraz egindakoa, nafarra, freskoa, dibertigarria!
Inprolabel taldea sortzen duten aktoreek urteak daramatzate antzerki munduan, komedia fisikoan, clownean, musikan… arlo askotan ibiliak dira. Oraingoan inprobisaketan murgildu dira, diziplina hauek guztiak batzeko edo desmontatzeko!!
Aktoreak: Xabier Flamarike, Garazi San Martin, Jaione Urtasun, Xabier Artieda eta Lorena Arangoa.
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: euskera
PUBLIKOA: heldua