Pantxoa eta Peio Baluarten

Pantxoa eta Peio Baluarten

Bi sarrera zozketatuko ditugu parte hartzen duten Guaixe Fundazioko bazkideen artean. Azken bira! Emanaldia Baluarteko Areto Nagusian izango da, maiatzaren 24an 19:30etan. Animo! 

Azken bira ez da edozein bira: Pantxoa eta Peioren ibilbidean esanahi berezia izan duten geldialdietara itzultzeko sortu da. Baluarteko kontzertua tokiarekin berarekin elkarrizketan eraikitako proposamen berezi eta kontzeptuala izango da. Kantutegia, eszenografia eta kontzeptua bereziki zainduz, bira honen pisu sinbolikoa emanaldian bertan txertatu nahi dute. Bidean, gainera, Dánae Riaño, Mixel Ducau, Iñaki Dieguez, Gorka Pastor eta Josu Erviti izango dituzte bidelagun.

Epea: 2026/05/21 16:49