Bi farola berri jarriko dira

Guaixe 2010ko api. 26a, 00:00
Zuhatzuko Kontzejuak bi farola jarriko ditu herrian. Haietako bat gaur egun hondakin edukiontziak dauden tokian jarriko da eta bestea autobus geltokian. Farola artistikoak izanen dira, lau metroko alturakoak eta 100 w-eko indarra izanen dute. Haiendako argindarra lurpetik joanen da. Kontzejuak eginen duen lan horrek 7.541,16 euroko aurrekontua du eta Nafarroako Gobernuak 4.675,28 euroko laguntza emanen du. Bestalde, Zuhatzuko Kontzejuak erabaki du zabor edukiontziak tokiz aldatzea. Dauden kalearen beste aldean kokatuko ditu eta, gainera, egitura batez estaliko ditu. Edukiontziak aldatzeko arrazoia haizea izan da. Gogoz jotzen duen egunetan edukiontziak zabaltzen ditu eta hondakinak aldamenean dagoen errekatxora joaten dira, dena zikinduz.