Hiru zauritu autobian

Guaixe 2011ko eka. 27a, 09:39
Atzo, 8:50 aldera, istripua izan zen Sakanako Autobian (A-10), 4,3 km-an, Zuhatzu parean. Hiriberriko norabidean zihoan auto bat bidetik atera eta medianan gelditu zen. Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta Foruzainak joan ziren istripu tokira. Zauri larrienak zituen bidaiaria autotik atera behar izan zuten suhiltzaileek. Beste bidaiariak ez zituzten zauri handirik, baina zer gerta ere Nafarroako Ospitalera eraman zuten. Autoa medianan zegoenez, ez zen autobiako karrilik moztu behar izan. Foruzaingoak istripuaren zergatia ikertu du.